XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumarraga IZASPI'RI Irakurri det zure irakurgaia eta ikusten det gauza asko eskatzen dizkidazula.

¿Nolatan nai dezu nik parre eragitea neu ikusi ezkero naiko egiten donai?.

Baña zure gogoa ori dan ezkero esango dizut neonek Bilbon ikusitako jun-etorritxo bat.

Zuk eta nik eta beste askok, dakigu Itxaso dagola Ezkio'ko erriari muga egiten diola alde batetik.

Bada, Ezkio'ko gizon bat, oso ezaguna juan zan Bilbora; mirariz esateko alkar ikusi giñan.

Bazkaltzera alkarrekiñ jun bearra jarri zizaion eta lagun egiñaz sartu giñan ango ostatu batian.

Jan eta jan ari giñan eta atera ziguten legatza.

Arako aragi txuri eta ederra ikustean galde zion jan-ipintzalleri, zer aragi zan ura, erantzunez ura zala merluza erderaz.

Onek esan zion izen polita zala oso baña nun arrapatzen zan edo zer edo zer jakin nai zubala bere errian ere ezautzera emateko, eta ala erantzun zion esanez ori arrapatzen da itxason.

Erantzuteko astirik bage esan zion gezurra.

Itxason etzeok olako aragi txuririk don pixtirik, ori gezurra galanta.

Ezta-baida aldi bat eginda gero galde zidan neoni, eta nik baietz esan nionean gelditu zan lasai, baña esanaz Itxasoko Pakon etxen ezdala, Itxason etzeok olako aragirik; galdetuko diot.

Geigo Bilboko, aren jun-etorriñ berri ez dakit, baña bai Ezkiora etorri beziñ azkar galdetu ziona sendakiñari bai altzekiñ merluza nun, saltzen, edo, nun izaten edo nun arrapatzen dan.

Erantzun zion ostatun arrapatzen zala nai ainbatekoa.

Igandean eldu zan, eta bai arratzalden azkar Xarregi'ñ ostatura eldu ere; an asi zan merlusa gora eta merlusa bera, eta txurrut emendi eta txurrut andi, arrapatu zun egiazko merlusa.

Arrezkero ola ikusten zon danari oitura zon Que merlusa llevasese esatera eta uste det ortixe datorrela erderazko esankizun ori.

Zure ipuia laster bukatuko det eta bien-bitartian egon lasai, euskerazko itzaldikiñ artutako buruko miñik ez dezu izango erri onetan.

Gaurko au naiko: eta biar geigo. URRENARTE.